XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Vendômetik ehun bat urratsetatik ez areago, Loiraren ur-bazterretan hain zuzen esan zuen eraikirik dago etxe arraildu nabarska, aski sapai garaiez atzendua, bakandua zeharo; izan ere hango ingurumarietan ez baitzen ez larru-ondategirik ez ostatu txirorik antzematen herri guztietako auzaterietan ohi direnen legez.

Etxe aintzinean lorategia hazten da, arriberara begira; bertan sasoi batean bideak marrazten zituzten ezpel soilduak gaur egun erruz zarbaturik dira.

Zenbait sahatsondo ere, Loira sorleku izanik, arinki handituak nabarmentzen dira, inguruko hesiaren tankerara, etxe bizitza ikusmiratik erdizka babesten dutelarik.

Landaretxar harroek oparotasun joriaz apaintzen dituzte urbazterraren aldeak.

Fruitondoak berriz, duela hamar urtetatik inoren eskuaz erreparatu gabeak, antzutu egin dira dagoeneko eta adaskak sastrakadi modura antolatuak daude.

Landare keretek, erroiz-txerpiak ziruditen.